Cookie-en Erabilera:
Oizpe.com-ek, geure eta beste batzuen cookieak erabiltzen ditugu nabigatzeko esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.
Zorionak eta Urte Berri on
Garabiak

Bipedestazio eta Lekualdatze Garabiak Solairu guztietan

sala estar hall planta 0

sala estar hall planta 0.jpg

Vending

vending.jpg

harrerako egongela 3.jpg

harrerako egongela 3.jpg

Gela Multisentsoriala

Gela Multisentsoriala, 1go Solairuan

Jantokia

Jantokia, 0 Solairuan

Egongela

Egongela, 2. Solairuan

Oizpe Egoitza

Kanpoaldean, Atsedena hartzen

Oizpe Logela

Bakarkako Logela, 1go Solairuan

Logela

Binakako Logela, 2. Solairuan

Aultia Pasiloan
Kanpoaldea
Sarrera

Oizpe Egoitza - Zentro Sozio - Sanitario

Ekipamenduak

Oizpe Egoitzak 10.000 metro karratu baino gehiagoko azalera dauka. Bere egiturari dagokionez, aipagarriak dira kanpokaldean zein barnekaldean dituen instalazioak.

Kapokaldean hall handi bat dauka eta bertan atsedena hartzeko aulkiak izateaz gain, sabaiaren abantaila kontutan izanda, edozein urtarotan eguraldiaren gorabeherak eragin gabe paseatzeko aukera paregabea eskaintzen du.

Lorategiak eta egokitutako zabal-uneak ere baditu (barandekin eta oztopo arkitektonikorik gabe). Zona hau oso argitsua da eta eserlekuak izateaz gain, egoiliarrek aire librean paseatzeko erabil dezakete.

Egoitzak barnekaldean duen aparkalekuaz gain, kanpokaldean ere badauka eta bertatik hurbil biribilgune bat, non behin baino gehigo Osakidetzako helikopteroa bertan lurreratu den egoiliarrak berehala ospitalera eramanez.

Egoitzako erregaiaren depositoa ere kanpokaldean dago eta erregaia bera pellet-a da, hau da, egurraren ezpalen deribatua. Erregai hau, galdara-sistema baten eraginez energia bihurtzen da, energia berriztagarri eta ez kutsakorra, eta aldi berean, garapen iraunkorraren aldeko apustua dena.

Oizpe Egoitza herrigunetik 10 minutura dago eta oinez ibildide lauan zehar paseo polit bat burutzeko aukera eskaintzen du.

Barne instalankuntzari dagokionez, azpimarratzekoa da 20-24 metro karratu dituzten barkarkako eta binakako logelak daudela, guztira 99 plaza.

Logela guztiek dituzte artikulatutako ohe elektrikoak, lehen mailako kalitatezko osasun-materialez osatutako koltxoiak, plasmadun telebista eta banako telefonoa. Horrez gain, ohe bakoitzaren ondoan zein logelako bainugeletan, egoiliarrak pertsonalari deitzeko timbreak eta UDE asistentzia sistema (pertsonalaren telefonoekin zuzenean konektatuta dago) daude. Familia eta egoiliarren gozamenerako wifi sistema eta hari musikala ere barneratuta dituzte.

Solairu bakoitzean, bipedestazio eta lekualdatze garabiak daude, egoiliarren mugimendu pasibo guztiak era egokienean burutu ahal izateko.

Egoitzak lau solairu ditu eta honela banatzen dira:

0 solairua: jangela, sukaldea, "vending"a, zine-gela, egongela, liburutegia, okupazio anitzeko gela, egoliarrentzat bainugela komunak, profesionalen bulegoak, gimnasioa eta fisioterapia gela, bisitarientzako bainugela, zuzendaritza bulegoa, batzargela, harrera eta administrazioa.
Ileapaindegia ere solairu honetan aurkitzen da eta zerbitzu hau egoitzara etortzen diren bi profesionalek, astean bi egunetan zehar eskaintzen dute. Ileapaindegia egoiliar, egoitzako langile zein kanpotik datorren jendeari zuzenduta dago.

1go eta 2. solairuan logelak daude eta solairu bakoitzean jantokia eta egongela bat, azken hau bere bainugelarekin. Horrez gain, kontrol-guneak ere badaude, hemendik egoiliar bakoitzaren beharrei berehala erantzuteko. Solairu honetako jantokiak erabili behar izanez gero, janaria sukaldetik zuzenean eramaten da jantokira, janaria eramateko erabilera esklusiboa duen, igogailuaren bitartez.

-1 solairuan garbitegia, biltegiak, formakuntza gela, langileentzako aldagela eta dutxak... daude.

Modernotasunaren sinbolo, gure instalazioek, familia eta bertan dauden pertsonen ezaugarriek eskatzen dutenari erantzuteko prestatuta daude. Erabiltzen den teknologia eta ekipamentuak, egokiak eta abangoardikoak, konfortik handienerako prestatuta daude.

harremanetan
jarri
Olabarri Auzoa 8
48381 Munitibar
(Bizkaia)
Tel: 94 613 39 10
Faxa: 94 616 57 05
E-maila: oizpe@oizpe.com